NORI ZUZENDUTA DAGO?
Gipuzkoako edozein adineko pertsonaz gain bisitan datozen aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsona orori bideratutako zerbitzua da.
Aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsonei bideratutako itsas bainuko programa, Kontxako hondartzan.
Gipuzkoako edozein adineko pertsonaz gain bisitan datozen aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsona orori bideratutako zerbitzua da.
Hondartza egoera berdintsuan gerturatzea mugikortasun mugatua duten pertsonei.
Itsas bainuko laguntza erraztea.
Bizi kalitatea eta ongizatearen hobekuntzan laguntzea.
Aniztasun funtzionalean, ur-sorospen eta jarduera fisiko terapeutikoen formakuntza duten langile kualifikatuen esku burutzen da. Irisgarritasuna ahalbidetzeko laguntza teknikoak ziurtatzen ditu: Transferentzia gruak, buggiak, itsas bainuko osagarriak,
muleta bereziak, txalekoak, etab. Hondarrbian gainera, eguna pasatzeko leku bat dago, furgonetako zerbitzuaz gain (Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoaldea).
HEGALAK K.Z. instalakuntzak erabiltzen ditu irisgarritasun irizpideak jarraituz, sarbide arrapala, pasarelak, aldagelak eta WC egokituak eskainiz.
Asistentzia pertsonala ziurtatzen du, eta Hegalak Kirol zentrotik Hondartzarako sarbide zuzena ahalbidatzen du.
Eguraldi txarra egonez gero, bainuak Hegalak Kirol Zentruan burutuko dire.
Hondarribiko hondartza bertan zerbitzu integrala, irisgarritasun irizpideak jarraituz, sarbide arrapala, pasarela, aldagela eta WC egokitua. Bertan egunpasa egiteko oso aproposa.
Ez dago adin mugarik. Hamar urteko esperientzia.
Doako garraio zerbitzua ere eskaintzen da. Eguna, lekua eta ordua telefonoz kordinatuko dira.
Uztailaren 3tik abuztuaren 4ra
11:30etatik 17:00etara astelehenetik ostiralera, jaiegunak barne.
Utzi zure datuak hurrengo formularioan eta zurekin jarriko gara harremanetan zure doako bainua erreserbatzeko. Halaber telefonoz edota emailez jarri zaitezke gurekin kontaktuan